2018,Urt 29

11 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETAN


  • 11 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Urtarrilaren 27an eta 28an, Belaguan, iraupen eskiko Euskadiko txapelketak lehiatu dira (skating eran eta klasiko eran).


Alpino Uzturrek 11 domin lortu ditu. 

Gizonezkoen U12 mailan, Hodei Juaristik zilarrezko domina lortu du skating eran (2,5 km).
Emakumezkoen U-14 mailan, Berenice Lavinek urrezko domina lortu du skating eran (5 km) eta zilarrezkoa klasiko eran (5 km). Alaia Juaristik urrezkoa klasiko eran eta brontzezkoa skatingean.
Emakumezkoen U-16 mailan, Olaia Plazasek skatingean eta klasikoan urrezko bi dominak irabazi ditu (7,5 km).
Emakumezkoen U-18 mailan, Ainara Lakuntzak brontzezko bi lortu ditu (10 km).
Gizonezkoen U-18 mailan, Mikel Plazasek bi lasterketetan urrezko bi dominak irabazi ditu (10 km).

Azpimarratu beharra dago ere, Irene Amantegik bi bostgarren postu egin dituela emakumezkoen U-18 mailan. Eta U-14 mailan Irati Azpilgainek 4. postua skatingean, Laia Arakamak 5. eta 4. postuak eta Naroa Amantegik 6. postu bat.

Guztira taldeko 10 kide aritu dira lehian.

Zorionak guztioi!!!


Hurrengo hitzordua otsailaren 03an izango da Baqueira-Bereteko 39. Marxa Beret lasterketan.