2021,Urt 25

13 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETAN


  • 13 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Urtarrilaren 23an eta 24an, Belaguan, iraupen eskiko Euskadiko txapelketa ospatu da. Alpino Uzturrek 13 domin eskuratu ditu (urrezko 5, zilarrezko 6 eta brontzezko 2). Eta aldi berean, Espainiako Koparako puntuagarria izan den bigarren lasterketa.


Larunbatan, lasterketak skating eran izan dira.

Gizonezkoen senior mailan Mikel Plazas Euskadiko txapelduna sortatu da (15 km., 44´08").

Emakumezkoen  U-20 mailan Ainara Lakuntzak garaipena lortu du (10 km., 35´47") eta Irene Amantegik bigarren postua.

Emakumezkoen U-18 mailan Alaia Juaristik garaipena lortu du (10 km., 33´43"), Naroa Amantegik bigarren postua, Olaia Plazasek hirugarrena, Irati Azpilgainek laugarrena eta Laia Arakamak bostgarrena.

Eta gizonezkoen U-16 mailan Hodei Juaristik zilarrezko domina lortu du (7,5 km.).


Igandean ordea, klasiko eran.

Emakumezkoen  U-20 mailan Ainara Lakuntzak garaipena lortu du (5 km., 17´58") eta Irene Amantegik bigarren postua.

Emakumezkoen U-18 mailan Alaia Juaristik garaipena lortu du (5 km. 16´51"), Olaia Plazasek bigarren postua, Naroa Amantegik hirugarrena, Laia Arakamak laugarrena eta Irati Azpilgainek bostgarrena.

Eta gizonezkoen U-16 mailan Hodei Juaristik zilarrezko domina lortu du (5 km. 17´01").


Hurrengo hitzorduak otsailaren 06an Baqueira-Bereten eta martxoaren 27-28-29an Cerdanyan izango dira.





Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago