2019,Ira 15

3 DOMIN ESPAINIAKO ROLLESRSKI TXAPELKETAN


  • 3 DOMIN ESPAINIAKO ROLLESRSKI TXAPELKETAN albistearen irudiak

Irailaren 14an eta 15ean, Jacan Espainiako rollerski txapelketa lehiatu da.


Larunbatan, lasterketa banaka kronoigoeran eta estilo klasikoan izan da (2,6 km.). Igandean berriz, denak batera skating estiloan (U-16koak eta gazteagoak 2,6 km. eta gainontzekoak 5,2 km.). Txapelketako sailkapena bi lasterketen denboren batura izan da.

Alpino Uzturrek 3 domin lortu ditu.

Gizonezkoen U-20 mailan, Mikel Plazasek zilarrezko domina lortu du. Emakumezkoen U-18 mailan, Olaia Plazasek zilarrezkoa ere eskuratu du. Eta emakumezkoen U-16an, Alaia Juaristi Espainiako txapeldun sortatu da, eta bere atzetik Naroa Amantegi 5. postuan, Irati Azpilgain 6.ean, Berenize Lavin Garcia 7.ean, eta Laia Arakama 8.ean.

Zorionak!!!!




Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago