2020,Urr 17

3 DOMIN ESPAINIAKO TXAPELKETAN


  • 3 DOMIN ESPAINIAKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Urriaren 17an eta 18an, Jacan, Espainiako rollerski txapelketa ospatu da. 


Alpino Uzturreko eskiatzaileek hiru domin lortu dituzte (urrezko bi eta zilarrezko bat).


Urriaren 17an, larunbatan, klasiko eran lehiatu da lasterketa (2,6 km.). 

Emakumezkoen U-18 mailan Alaia Juaristik Espainiako txapeldunorde izatea lortu du, helmugan 14´49" eginez. Naroa Amantegi laugarrena izan da, Olaia Plazas bostgarrena eta Laia Arakama seigarrena.

Gizonezkoen senior mailan Mikel Plazas bostgarrena izan da. 


Urriaren 18, igandean, skating eran lehiatu da txapelketa (5,2 km.).

Gizonezkoen senior mailan Imanol Rojo jaun eta jabe izan da Espainiako txapelketa irabaziz eta helmugan 15´23" denbora eginez. Mikel Plazas berriz, seigarren izan da.

Emakumezkoen U-18 mailan, Alaia Juaristik urrezko domina lortu du txapelketa irabaziz eta helmugan 23´58" denborarekin. Olaia Plazas laugarren izan da, Naroa Amantegi seigarrena eta Laia Arakama zazpigarrena.


Zorionak guztioi!!!