2021,Urt 11

ALAIA JUARISTI GARAILE LINZAN


  • ALAIA JUARISTI GARAILE LINZAN albistearen irudiak
  • ALAIA JUARISTI GARAILE LINZAN albistearen irudiak

RFEDIk antolatuta martxan jarri da 2021eko iraupen eskiko Espainiako Kopa. Helburu nagusia espainiar estatutan iraupen eskia bultzatzea da.


Urtarrilaren 09an eta 10ean, Linzan (Huesca), Espainiako Koparako puntuagarria izan dan lehenengo lasterketa lehiatu da. 

Larunbatan, sprinta (1.281 metro klasiko eran) lehiatu da, ta U-18 mailan Alaia Juaristik irabaztea lortu du 04´09" denbora eginez helmugan. 

Eta igandean, 5 kilometroko bakarkako erlojupekoan skating eran, eta Alaiak ere garaipena lortu du helmugan 19´13" denbora eginez. Olaia Plazas hirugarrena izan da, Laia Arakama zazpigarrena eta Naroa Amantegi bederatzigarrena. Eta Hodei Juaristi zazpigarrena izan gizonezkoen U-16 mailan. 


Hurrengo hitzorduak urtarrilaren 23-24an Belaguan, otsailaren 06an Baqueira-Bereten eta martxoaren 27-28-29an Cerdanyan izango dira.


Bestalde, Imanol Rojok 18. postuan sailkatzea lortu du azken sailkapen nagusian zortzi etapaz osatutako Tour de Ski lasterketan.