2019,Mai 12

ANE ITURRIA, ESPAINIAKO TXAPELDUNORDE


  • ANE ITURRIA, ESPAINIAKO TXAPELDUNORDE albistearen irudiak
Maiatzaren 12an, Ane Iturria emakumezkoen junior mailan Otañes herrian (Kantabrian) mendi lasterketetako Espainiako txapelketan bigarren postuan sailkatu da, eta ondorioz zilarrezko domina lortu du.

Anek 2:06´41" denbora egin du helmugan lasterketa osatzeko (22 km. eta 1.200 m. desnibela).

Aldi berean, lasterketa hau Espainiako Koparako baliagarria izan den laugarrena izan da. 

Espainiako Kopako hurrengo mendi lasterketa La Puebla de Don Fabrique herrian (Granada) izango da, ekainaren 16an.

Zorionak Ane!!!