2018,Api 15

ANE ITURRIA, GARAILE CACERESEN


  • ANE ITURRIA, GARAILE CACERESEN albistearen irudiak
Apirilaren 15ean, Ane Iturriak emakumezkoen kadete mailan Garganta de los Infiernos mendi lasterketa irabaztea lortu du, Cacereseko Jerte herrian, Espainiako Koparako bigarren mendi lasterketa puntuagarrian.
Anek ordu bat 28´45" denbora egin du helmugan lasterketak dituen 13 kilometro eta 720 metroko desnibela metatua osatzeko.

Ane Iturriak lehiatu diren Espainako Kopako bi mendi lasterketak irabazi ditu.

Irene Iturria berriz, zazpigarren postuan sailkatu da. 


Espainiako Kopako hurrengo mendi lasterketa Tarragonan izango da, maiatzaren 06an.


Zorionak bikote!!!




        Ane Iturria