2018,Eka 24

ANE ITURRIA, GARAILE ZUMAIAN


  • ANE ITURRIA, GARAILE ZUMAIAN albistearen irudiak
  • ANE ITURRIA, GARAILE ZUMAIAN albistearen irudiak
Ekainaren 24an, Ane Iturriak emakumezkoen kadete mailan Zumaiako gazte mailako emakumezkoen Flysch Trail mendi lasterketa irabaztea lortu du, Espainiako Koparako laugarren mendi lasterketa puntuagarrian.
Anek ordu bat 12´53" denbora egin du helmugan lasterketak dituen 14 kilometroak osatzeko.

Ane Iturriak orain arte lehiatu diren Espainako Kopako lau mendi lasterketak irabazi ditu.

Irene Iturriak berriz, seigarren postuan sailkatzea lortu du.


Espainiako Kopako hurrengo eta azken mendi lasterketa Castellonen izango da, abuztuaren 05ean.


Zorionak Ane eta Irene!!!




        Ane Iturria