2020,Mar 07

ANE TA IRENE, ESPAINIAKO TXAPELDUNORDE


  • ANE TA IRENE, ESPAINIAKO TXAPELDUNORDE albistearen irudiak

Martxoaren 07an, Jaengo Albanchez de Mágina herrian, Espainiako kilometro bertikal txapelketa lehiatu da. 


Lasterketan Aznaitín mendia (1.745 m.) igo behar zen (2,8 kilometroko luzera eta 930 metro desnibel positiboa).

Ane Iturriak, emakumezkoen junior mailan, bigarren postuan sailkatzea lortu du. Helmugan 47´50" denbora egin du.

Irene Iturriak ordea, emakumezkoen jubenil mailan, bigarren postuan ere sailkatzea lortu du. Helmugan 51´58" denbora egin du.

Bejondeizuela bikote!!!