2018,Urr 11

ARALAR, MUNDUA LEKU DEN LURRA


  • ARALAR, MUNDUA LEKU DEN LURRA albistearen irudiak

"Aralar, mundua leku den lurra" filma Leidor zineman eskeini zen urriaren 24an, baina orain Tolosaldeako hainbat herritan ere izango da ikusgai.


Aralar mendilerroari buruz inoiz egin den film ikusgarriena eta landuena da. Izan ere, irudi liluragarriez gain, Pello Ramírezen musika zirraragarriaz ere gozatzeko aukera ezin hobea izango da.


Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.


2018an ekoiztua da, eta luzapena 85 minutukoa. Elebiduna izango da.

Alegian (azaroaren 23an) eta Adunan (abenduaren 14an) eskeiniko da. 




Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago