2023,Urr 02

HERNIALDERA ROLLERSKI IGOERA


  • HERNIALDERA ROLLERSKI IGOERA albistearen irudiak
  • HERNIALDERA ROLLERSKI IGOERA albistearen irudiak

Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, 22. Hernialdera rollerski igoera urriaren 21ean 16:00etan lehiatuko da. 


Ibilbidea:

Skating motako rolleskiekin, 4 kilometro. Lehenengo 800 metroak lauak izango dira eta ondorengo 3,2 kilometroak igoeran (desnibela 225 m).

Klasiko motako rolleskiekin korritzen dutenek igoera bakarrik (3,2 km.) egingo dute.

Infantilek 1,5 km.ko igoera egingo dute, klasiko eran soilik.


Egitaraua:

15:30ean: dortsalak jasotzea, Hernialdeko Bentan, klasiko motako irteeran.

16:00etan: irteera, skating eran Belate auzoan (Tolosa).      

16:05ean: irteera, klasiko eran Hernialdeko Bentan (trenbidearen azpian).

16:10ean: irteera, infantilak klasiko eran Anoetako bidegurutzean.


Sariak:

Infantilak (2010 geroztik jaiotakoak) 1.go neska eta mutila, klasiko motan soilik.

Helduak (1984tik 2009 artean jaiotakoak) 1. neska eta mutila, klasiko eta skating eran.

Beteranoak  (1983 baino lehenago jaiotakoak) 1. neska eta mutila, klasiko eta skating eran.


Parte hartzea doan izango da.

Kaskoa, betaurrekoak eta eskuzorroak derrigorrezkoak dira .

Izena emateko datuak (izena eta bi abizenak, jaiotze urtea, telefono zenbakia, elkartea edo herrikoia).

Izena emateko Alpino Uzturre elkartean (Gudari kalea, 5 - 20400 Tolosa), posta elektrinoz (uzturre@hotmail.es) edo 685776504 telefono zenbakian (soilik arratsaldez).


Ibilgailuen aparkalekuak irteera gunean:

Klasiko erako irteera gunetik gertu dagoen industrialdean aparkatu behar da.

SKating erako partaideek toki berean aparkatu behar dute eta, gero, Belateko irteerako gunera bidegorritik barrena gerturatu behar dira.

15:55ean, Hernialdeko plazara iristeko errepidean sartzeko aukera itxiko da. Ordutik aurrera azken korrikalaria pasa arte itxoin behar dute eta, itxiera-autoa pasa ondoren, igoerako errepi-dean sartzeko aukera izango dute, baina ezingo dute itxiera-autoa eta korrikalariei aurreratu.


Ibilgailuen aparkalekuak helmuga gunean:

Ibilgailuak seinalizatutako gunetan aparkatu behar dute (frontoi atzean, Udaletxearen azpikaldean, ...) eta Hernialdeko plazan ezingo da aparkatu, korrikalari, jarraitzaile eta ikusleek gune zabala izan dezaten ziurtatzeko.









Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago