2018,Mar 26

IMANOL ETA BERENIZE, ESPAINIAKO TXAPELDUN


  • IMANOL ETA BERENIZE, ESPAINIAKO TXAPELDUN albistearen irudiak

Martxoaren 24 - 25ean,  Candanchun, skating eran eta errelebotan iraupen eskiko Espainiako txapelketak izan dira.


Larunbatan, gizonezkoen senior mailan Imanol Rojok Espainako txapelketa irabazi du urrezko domina lortuz skating eran, helmugan 34´19" denbora eginez 15 kilometroak egiteko. 

Gizonezkoen U-18 mailan Mikel Plazasek brontzezko domina lortu du (15 km.). Emakumezkoen U-18an (10 km.) Ainara Lakuntzak 8. amaitu du eta Irene Amantegik 11. postuan. Emakumezkoen U-16an (5 km.) Olaia Plazas seigarren postuan iritsi da helmugara.

Emakumezkoen U-14 mailan (2,5 km.) Berenize Lavinek Espainiako txapelketa irabaztea lortu du, 4.a Irati Azpilgain izan da, 5.a Alaia Juaristi, 11.a Laia Arakama eta 13.a Naroa Amantegi. Eta gizonezkoen U-12an (2,5 km.) Hodei Juaristik 7. postuan amaitu du.


Igandean, eguraldi eguzkitsua eta eskiatzeko pista egoera ezin hobean, autonomia erkidegoka errelebotakoa lehiatu da. Gure eskiatzaileek Euskadiko beste elkarteetako kideekin osatu dituzte hirukoteak. 

Imanol Rojok ezin izan du lehiatu gastroentiritis gogor bat zeukalako, eta ondorioz Mikel Plazas ez da azken sailkapenan agertzen.

Emakumezkoen U-14 - U-12 mailan Alaia Juaristik, Irati Azpilgainek eta Berenize Lavinek osatutako hirukoteak zilarrezko domina lortu du helmugan 19´56" denbora osatuz. 

Eta gizonezkoen U-14 - U-12 mailan hirukotea oreretar eta gasteiztar batekin osatuz Hodei Juaristik brontzezko domina lortu du 20´14" denbora eginez helmugan.



Denboraldi bukaera bikaina, beraz.


Zorionak guzitoi!!!


  


Imanol Rojo urrezkoa jantzita        Mikel Plazas