2017,Urr 07

IMANOL ROJO, BAIKOR ETA GOGOTSU


  • IMANOL ROJO, BAIKOR ETA GOGOTSU albistearen irudiak

Imanol Rojo baikor dago eta munduko onenekin borrokatzeko gogoz gerturatzen ari den neguari begira.


Alpino Uzturre: Zer moduz joan da udara?

Imanol Rojo: Egia esan aurreko urteak ikusita hau lasaiena izan da. Kontzentrazio gutxi egin ditut espainiar selekzioarekin eta nire kontu joan naiz ia udara osoan. Nire kabuz asko entrenatu dut eta norvegiar batzurekin entrenatzeko aukera izan dut, niretzako zerbait berria izanik. Gauza asko ikasi ditut beraiekin eta bultzada handia eman didate nire motibazioan.


A. U.: Azaroa bitartean zertan oinarrituko dira zure entrenamenduak?

I. R.: Orain jada Espainiako selekzioarekin ari naiz lanean Austrian, Ramsau-eko glaziarrean. Bi kontzentrazio egingo ditugu, urriaren 01etik 09a arte eta 20tik 29raino. Alturako entrenamenduak egiteaz gain, eskien gainean berriro "feeling" hori hartzea izango da garrantzitsuena, udara guztian rollerski egin eta gero. 


A. U.: 2018a neguko kiroletako Joku Olinpikoen urtea da. Zein izango da neguko zure egutegia? Zein helburu dituzu denboraldiari begira?

I. R.: Nire lasterketen egutegia azaroaren 11ean hasiko da Suedia inguruan, eta gero karrera ezberdinak egingo ditut Munduko Kopan, Finlandian azaroaren bukaeran eta Suitzan abendu hasieran. Munduko Kopa horretan garrantzitsuena onenekin saltsan egotea izango da, eta ez hain atzean aurreko urteetan bezala. Gero Europako Kopa eta nazioarteko lasterketa ezberdinak egingo ditut, baina horiek prestaketa moduan izango dira. Gero, otsailan, Hego Koreako Joku Olinpikoak daude, eta bertan egotea da helburu nagusia eta nire markak hobetzea ahal bada. 


A. U.: Elurra zapaltzeko irrikaz beraz?

I. R.: Udara guztia rollerskien gainean entrenatu eta gero, gogo handia daukat eskien gainean sentsazio horiek bilatzeko.


A. U.: Joseba zure anaia denboraldian zehar gertu izango duzu ala?

I. R.: Bai, nire anaia nire ondoan izango da denboraldi osoan. Nire "skiman" pertsonala da eta espero dugu denboraldia ondo joatea eta opari moduan biok Joku Olinpikoetan egotea.


Zorte on Imanol!!!