2018,Urt 28

IMANOL ROJO, JOKO OLINPIKOETAN


  • IMANOL ROJO, JOKO OLINPIKOETAN albistearen irudiak

Imanol Rojo otsailaren 09tik 25era Hego Korean izango diren neguko kiroletako joko olinpikoetan izango da lehian.


Imanolek lau lasterketetan hartuko du parte:

Otsailak 11: Skiathlon (15 km klasiko eran + 15 km skating eran).
Otsailak 16: Skating eran 15 km.
Otsailak 21: Taldeka Sprint skating eran.
Otsailak 24: 50 km klasiko eran.

Joseba Rojo ere, espainiar federazioko teknikari bezala, bertan izango da Imanolen ondoan.

Imanol Rojo: "Lehenengo bi lasterketetan emaitza on bat lortzeko itxaropena daukat. Anaia olinpiadetan nire ondoan egoteak lasaitasun handia emango dit."

Joseba Rojo: "Imanolek 30 eski pare eramango ditu, 15 pare klasiko erarako eta beste 15 skatingerako. Teknikariok erantzukizun handia izango dugu materiala aukeratzeko orduan." 


Ikus ezazu ondorengo bideo hau, merezi du.






https://www.youtube.com/watch?v=P36cZVxbOWE


Zorte on Imanol!!!




Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago