2020,Urt 05

IMANOL ROJO MUNDUKO KOPAN


  • IMANOL ROJO MUNDUKO KOPAN albistearen irudiak

Abenduaren 28tik urtarrilaren 06ra, Munduko Kopako esanguratsuena den Tour de Ski frogan lehiatzen aritu da Imanol Rojo maila oso onean. Zazpi lasterketek osatzen duten froga gogor honen amaieran, Lenzerheiden (Suitzan), Toblach-Dobiaccon (Italian) eta Val di Fiemmen (Italian), 37. postuan sailkatu da. 


Maila oso ona eman du, izan ere 86 eskiatzailek hasi zuten froga eta 56k amaitu dute.


Bejondeizula Imanol!!!