2020,Abe 19

IMANOL ROJOREN GARAIPENA EUROPAKO KOPAN


  • IMANOL ROJOREN GARAIPENA EUROPAKO KOPAN albistearen irudiak

Imanol Rojok garaipena lortu du Europako Kopari (OPA, Alpen Cup) dagokion estilo klasikoko 15 kilometroko proban. Formazzan (Italia) jokatutako lasterketan (erlojupekoa) Imanolek lehen postuan bukatu du (40´00").


Sasoi ezin hobean jarraitzen du. Horren erakusle da gaurko garaipena, lehena zirkuitu kontinental honetan.  


"Sentsazio harrigarriekin amaitu dut proba eta materialaren aukeraketa perfektua izan da. Egia esan, oso pozik nago egindako lanarekin, eta gainera, estilo klasikoko proba batean garaipena lortu izanak ilusio berezia egiten dit" adierazi du Imanolek.


Rojok 2020-2021 denboraldian Munduko Kopako 30 onenen artean mantentzea du helburu, eta maila onari eustea otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran Oberstdorfen (Alemania) jokatuko den Munduko Txapelketan. Gainera, kontuan izan behar da denboraldi honetatik aurrera Munduko Kopako probak puntuatzen hasiko direla Beijing 2022rako sailkapenari begira, Imanolentzat hirugarren Olinpiar Jokoak izango liratekeenak.


Zorionak Imanol!!!