2018,Api 16

IÑAKI OLANO, GARAILE GABIRIAN


  • IÑAKI OLANO, GARAILE GABIRIAN albistearen irudiak

Apirilaren 14an, Iñaki Olanok garaipena lortu du Gabiriako III. Leharrei mendi lasterketan, 24 kilometro eta 1.300 metro metatuan. Iñakik bi ordu 02´09" denbora markatu du helmugan.


Iñakik denboraldi bikaina darama, garaipena honez gain bigarren postu bat (Larraulen) eta hirugarren hiru postu (Berastegin, Urretxun eta Orion) lortu ditu.


Mikel Senperena 9. postuan iritsi zen helmugara, eta Rafa Juárez 51.ean.



Egun berean, Mendaroko VIII Kilimon Trail (23 kilometro) lehiatu da Mendaron.
Arri Arrizabalaga 36. postuan sailkatu da helmugan.

Apirilaren 15ean, Berako mendi maratoi erdia lehiatu da. 
Josu Oiarzabal 32. postuan sailkatu da helmugan.

Eta Arrasate - Udalatx mendi lasterketan (21 km.) Mikel Nogales 45. postuan. 


Zorionak guztioi!!!


 

               Arri Arrizabalaga  Josu Oiarzabal



Mikel Nogales