2018,Mai 05

IÑAKI OLANO, HIRUGARREN SEGURAN


  • IÑAKI OLANO, HIRUGARREN SEGURAN albistearen irudiak

Maiatzaren 05ean, Iñaki Olanok hirugarren postua lortu du Segurako III. mendi lasterketan (24 kilometro). Iñakik bi ordu 13´ 39" denbora markatu du helmugan, garailearengandik 19"ra eta bigarrenarengandik 01"ra.


Iñakik denboraldi bikaina darama. Garaipen bat (Gabirian), bigarren postu bat (Larraulen) eta hirugarren lau postu (Berastegin, Urretxun, Orion eta Seguran) lortu ditu.


Egoitz Jauregi 37. postuan sailkatu da eta Mikel Senperena 38.ean.



Maiatzaren 06an, Karlos Gorriak 42. postuan sailkatzea lortu du Kanpezu - Ioar mendi lasterketan (28 km.).


Eta Ezkio - Izazpi - Ezkio mendi lasterketan berriz, Iñaki Izagirre 11. postuan iritsi da helmugara.



Zorionak guzitoi!!!


 

Egoitz Jauregi Mikel Senperena