2018,Urt 11

LINZAN, ESPAINIAKO TXAPELKETA


  • LINZAN, ESPAINIAKO TXAPELKETA albistearen irudiak

Asteburu honetan, urtarrilak 13 eta 14, Alpino Uzturreko iraupen eskiko taldeko kideek Linzan hitzordu garrantzitsu bat daukate.


Larunbatan Sprinteko Espainiako txapelketako lehiatuko da, eta igandean klasiko estiloko Espainia txapelketa.

Emakumezkoen U-14 mailan Naroa Amantegi, Berenice Lavin, Laia Arakama, Irati Azpilgain eta Alaia Juaristi izango dira; U-16an Olaia Plazas; eta U-18an Ainara Lakunza eta Irene Amantegi.
Gizonezkoen U-12an Hodei Juaristi izango da; U-18an Mikel Plazas eta Masterrean Peio Gorostegi. 

Igandean, Espainiako txapelketa lehiatzeaz gain, aldi berean, Espainiako Koparako puntuagarria izango den 2. lasterketa lehiatzen ariko dira partaideak.


Joseba Rojo berriz, Alemaniako Dresde hirian lehiatuko du asteburu honetan. Munduko Koparako puntuagarriak izango diren sprintean eta team sprintean hartuko du parte. Gogoan izan, Joku Olinpikoak otsailaren 09an hasiko direla, beraz, test on bat asteburu honetakoa Imanolentzat.

Zorte on guztioi!!!