2018,Urt 15

OLAIA ETA BERENICE, ESPAINIAKO TXAPELDUN


  • OLAIA ETA BERENICE, ESPAINIAKO TXAPELDUN albistearen irudiak

Urtarrilaren 13an eta 14an, Linzan, iraupen eskiko Espainiako txapelketak lehiatu dira (sprintarena klasiko estiloan larunbatan eta klasiko estiloko lasterketarena igandean).


Alpino Uzturrek sei domin lortu ditu.

Emakumezkoen U-14 mailan Berenice Lavinek urrezko bi domin lortu ditu, eta Alaia Juaristik zilarrezko bat Sprintean.
Gizonezkoen U-18 mailan Mikel Plazasek brontzezkoa lortu du Sprintean (1,4 km.).
Emakumezkoan U-16 mailan Olaia Plazasek urrezkoa lortu du klasiko estilokoan (5 km.).
Gizonezkoen U-12 mailan Hodei Juaristik brontzezkoa lortu du klasiko estilokoan (2,5 km.).

Azpimarratu beharra dago ere, Naroa Amantegik laugarren postua lortu zuela klasiko estiloko lasterketan emakumezkoen U-14an (2,5 km.); eta Mikel Plazas postu bakarrera geratu zela klasiko estiloko lasterketan (10 km.), bigarrengoz podiumera igotzeko.
 
Guztira taldeko 11 kide aritu dira lehian. 

Zorionak guztioi!!!


Urtarrilaren 28an, Belaguan, Euskal Herriko txapelketa lehiatuko da. 


 
   Olaia Plazas