2019,Urr 19

XIX HERNIALDEKO ROLLESKI IGOERA


  • XIX HERNIALDEKO ROLLESKI IGOERA albistearen irudiak

Urriaren 19an, Alpino Uzturrek antolatuta, XIX. Hernialdeko rollerski igoera lehiatu da, ligarako laugarren lasterketa puntuagarria. Guztira 60 eskiatzailek hartu dute parte, skating eta klasiko eran, helduen eta txikien mailan.


Skating eran, senior gizonezkoetan, Mikel Plazas hirugarren izan da helmugan 13´32" denbora eginez. Eta emakumezkoen senior mailan Alaia Juaristi bigarren, laugarren Irati Azpilgain eta bostgarren Laia Arakama.


Klasiko estiloan, emakumezkoen senior mailan, Olaia Plazas bigarren sailkatu da (16´30"), Berenize Lavin hirugarren, Naroa Amantegi laugarren eta Irene Amantegi seigarren. 


Klasiko estiloan ere, baina gizonezkoen beteranoetan, Peio Gorostegi bigarrena izan da, Joxi Arakama seigarren, Julen Juaristi zazpigarren, Patxi Amantegi hamargarren eta hamabigarren Luis Ángel González.


Antolakuntzak eskerrak eman nahi die lasterketa hau beste behin  posible egitea izan den guztiei (partaideak, bolondresak, Tolosako udala, Hernialdeko udala eta Insalus).