2017,Urr 21

XVII HERNIALDEKO ROLLESKI IGOERA


  • XVII HERNIALDEKO ROLLESKI IGOERA albistearen irudiak

Alpino Uzturre elkarteak antolatutako XVII Hernialderako rolleski igoeran, ligarako 4. lasterketa puntuagarrian, Olaia Plazasek garaipena lortu du infantil mailako klasiko estiloan, 08´09´´ denbora eginez. Berenice Lavinek 2. postua lortu du, 3.a Naroa Amantegik, 5.a Alaia Juaritsitk, 6.a Irati Azpilgainek eta 8.a Laia Arakamak (Alpino Uzturreko kideak denak).


Peio Gorostegik 6. postua lortu du sailkapen orokorrean klasiko estiloan, 10.a Enrike Ceberiok, 11.a Carlos Cámarak, 15.a Pablo Lakuntzak, 17.a Julen Juaristik, 18.a Xabier Etxeberriak, 19.a Patxi Amantegik eta 20.a Luis Angel Gonzalezek.


Skating estiloan, gizonezkoetan, garailea Club Vasco de Camping elkarteko Josu Erkizia izan da (12´15´´), eta emakumezkoetan Marta Cester (15´13´´).


Klasiko estiloan , gizonezkoetan, irabazlea Unai Palacios izan da (15´23´´), eta emakumezkoetan Maialen López irundarra (16´25´´). Ainara Lakunzak 3. postuan sailkatzea lortu du emakumezkoen sailkapenan.

Infantil mailan berriz, gizonezkoetan, lehenengo postua lortu duena Hodei Aramendia izan da (08´01´´). Elur Urkolak 5. postua lortu du eta Hodei Juaristik 10.a.


Lasterketaren laburpenaren bideoa ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.


Antolakuntzak eskerrak eman nahi die Hernialdeko errepidera gerturatu diren guztiei, bai partehartzaileei (77 guztira) eta baita animatzen aritu diren guztiei ere, eta Aralar Kirolaki