2018,Urr 20

XVIII HERNIALDEKO ROLLESKI IGOERA


  • XVIII HERNIALDEKO ROLLESKI IGOERA albistearen irudiak

Urriaren 20an, Alpino Uzturrek antolatuta, XVIII. Hernialdeko Rolleski igoera lehiatu da, ligarako laugarren lasterketa puntuagarria. Guztira 87 eskiatzailek hartu dute parte, skating eta klasiko eran, helduen eta txikien mailan.


Skating eran, gizonezkoetan, Imanol Rojo jaun eta jabe izan da. Helmugan 10´31" denbora egin du. 

Emakumezkoetan berriz, Irati Azpilgain bostgarren izan da eta Laia Arakama seigarren.


Klasiko estiloan, gizonezkoetan, Mikel Plazas izan da irabazlea (13´10"), Joseba Rojo bigarren (13´53") ta Txomin Ortiz de Zarate hamaikagarren (17´18"). Pablo Lakunza 17.a izan da, Julen Juaristi 23.a, Luis Ángel González 24.a, Xabier Etxeberria 26.a eta Carlos Camara 27.a.

Emakumezkoetan, Olaia Plazas bigarren izan da (17´24") eta Berenize Lavin hirugarren (17´27"). Ainara Lakunza bostgarren izan da, Alaia Juaristi seigarren, Irene Amantegi zazpigarren eta Naroa Amantegi bederatzigarren.


Infantiletan, gizonezkoetan, Hodei Juaristi hirugarren izan da (09´35").

Emakumezkoetan berriz, Laia Azpilgain zazpigarren.


Antolakuntzak eskerrak eman nahi die lasterketa hau beste behin  posible egitea izan den guztiei (partaideak, bolondresak, Anoetako udala, Hernialdeko udala eta Insalus).


 Berenize Lavin, Maialen Lopez eta Olaia Plazas



Joseba Rojo eta Mikel Plazas



Imanol Rojo