2019,Urt 27

12 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETAN


  • 12 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Urtarrilaren 26an eta 27an, Belaguan, iraupen eskiko Euskadiko txapelketak lehiatu dira (skating eran eta klasiko eran).


Alpino Uzturrek 12 domin lortu ditu. 


Gizonezkoen U-18  mailan, Mikel Plazas Euskadiko txapeldun sortatu da iraupen eskiko skating eta klasiko estiloan (10 km.).


Emakumezkoen U-18 mailan Ainara Lakuntzak bi estiloetan urrezko dominak lortu du, eta Irene Amantegik brontzezkoak.


Emakumezkoen U-16 mailan Olaia Plazasek bi estiloetan urrezko dominak irabaztea lortu du, Alaia Juaristik zilarrezko biak eta Berenize Lavinek brontzezko biak. 
Maila honetan ere parte hartu dute Laia Arakamak (6. skatingean eta 5. klasikoan), Naroa Amantegik (9. eta 6.) eta Uxue Garinek (12. eta 8.).

Zorionak guztioi!!!


Hurrengo hitzordua otsailaren 03an izango da Baqueira-Bereteko 40. Marxa Beret lasterketan.


  

   Mikel Plazas Olaia Plazas Berenize Lavin



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago