2020,Abe 01

EMF - REAJ


  • EMF - REAJ  albistearen irudiak

Akordioa 2022 osoan izango du balioa. 


2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta lizentziaren prezioa igo gabe, 34.000 euskal federatuk baino gehiagok nazioarteko aterpekide-izaera eskuratuko dute federazio txartelarekin. Horrela, aterpetxeen munduko sarearen (Hostelling International) onura lortuko dute, baita aterpekideentzako abantaila-programa zabal eta baliotsua ere.


REAJ,  www.reaj.com , Gazteentzako Aterpetxeen Espainiako Sarea da, eta 300 gazte-aterpetxe baino gehiago ditu Espainian: hiriko aterpetxeak, hondartza, mendia, kultura, edo kirol eta jolas jarduerak garatzeko aproposak direnak. Gaitasun ugariko logelei esker (banakakoak, bikoitzak, hirukoitzak, familiakoak, taldekoak...), ezin hobeak dira mota guztietako bidaiarientzat, aukera ezin hobea dira taldeak hartzeko, eta asko, desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta daude, eta interesgarriena, mundu guztiak erabil ditzakeela da, ez dago adin-mugarik!


Hostelling International (HI) erakundeko kide denez, 4.000 gazte-aterpetxe baino gehiago jarri ditu bazkideen eskura mundu osoko 90 herrialdetan.


REAJk ez du irabazi-asmorik, eta bere helburuen artean dago pertsonen mugikortasuna sustatzea, kalitatezko ostatuak prezio eskuragarrietan eskainiz mundu osoan. Gainera, REAJk hainbat programa gauzatzen ditu, hala nola Nazioarteko Aterpetxeetan Gazteen Truke Programa, Oporraldi Solidarioak, MOVIC, ingurumena zaintzearekin eta iraunkortasunarekin, eta besteak beste, kulturen arteko ulermenarekin eta bakearekin lotutako beste ekimen batzuk.


Ostatuetarako eta programetarako sarbidea izateaz gain, aterpekideek nazioko eta nazioarteko milaka deskontu interesgarri dituzte, besteak beste:


- Garraioa: Alsa, Iberia, Air Europa, Trasminea, Sixt Rent a Car, Avis, Budget, Balearia, Naviera Armas, Sixt Rent...


- Museoak: Picasso Malaga Museoa, Madrilgo Thyssen Museoa, Altamirako Museoa, MUJA...


 - Aisialdia: Isla Magica, Sevillako Akuariuma, Biopark Fuengirola,  Benalmadenako Teleferikoa...


- Jatetxeak: Telepizza, Tacobell, Just Eat, Madrilgo Hard Rock Cafea...


- Beste batzuk: FNAC, VisionLab, Bnext, HolaFly, American Tourister, Yelmo Zinemak, Casa del Libro, Vitaldent, RACC Autoeskolak, Iati Aseguroak... eta beste asko!






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago