Imanol Rojo otsailaren 09tik 25era Hego Korean izango diren neguko kiroletako joko olinpikoetan izango da lehian.
Imanolek lau lasterketetan hartuko du parte:
Otsailak 11: Skiathlon (15 km klasiko eran + 15 km skating eran).
Otsailak 16: Skating eran 15 km.
Otsailak 21: Taldeka Sprint skating eran.
Otsailak 24: 50 km klasiko eran.
Joseba Rojo ere, espainiar federazioko teknikari bezala, bertan izango da Imanolen ondoan.
Imanol Rojo: "Lehenengo bi lasterketetan emaitza on bat lortzeko itxaropena daukat. Anaia olinpiadetan nire ondoan egoteak lasaitasun handia emango dit."
Joseba Rojo: "Imanolek 30 eski pare eramango ditu, 15 pare klasiko erarako eta beste 15 skatingerako. Teknikariok erantzukizun handia izango dugu materiala aukeratzeko orduan."
Ba al zenekien ALOKAIRU gisa mendiko material ugari dugula?
Jar zaitez gurekin harremanetan inungo kompromezurik gabe.
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu. Onartu |
Informazio gehiago