2018,Urr 28

NESKAK, TOP 10


  • NESKAK, TOP 10 albistearen irudiak

Urriaren 27an, Etxarri Aranantzeko XII Huarte rollerski lasterketa lehiatu da (2018ko Ligarako bostgarren lasterketa puntuagarria).


Emakumezkoetan, Olaia Plazas laugarren izan da (31´11"), Berenize Lavin bostgarren (32´33"), Irene Amantegi seigarren, Laia Arakama zazpigarren, Naroa Amantegi zortzigarren, Irati Azpilgain bederatzigarren eta Alaia Juaristi hamargarren. 



Urriaren 28an, Irrintzi eski taldeak antolatutako Beorburuko igoera lehiatu da (2018ko Ligako seigarren lasterketa puntuagarria). 


Emakumezkoetan, Alaia Juaristi bostgarren izan da (26´12"), Olaia Plazas seigarren, Laia Arakama zazpigarren, Naroa Amantegi bederatzigarren eta Irati Azpilgain hamargarren. 


Gizonezkoetan, gaztetxoen mailan Hodei Juaristi hirugarren sailkatu da (16´34").

Helduen mailan Peio Gorostegi hogeigarren izan da (26´18"), Jokin Arakama 34., eta Julen Juaristi 35.


Bejondeizuela!!!



Ligako hurrengo bi eta azken hitzorduak (zazpigarren eta zortzigarren lasterketa puntuagarriak) azaroaren 17an eta 18an izango dira Arditurrin eta Artikutzan, Urdaburu elkarteak eta Vasco de Camping elkarteak antolatuta hurrenez hurren.








Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago