2019,Abe 15

ARBIZU - PUTXERRI - LIZARRUSTI 2019-12-15




Irteera data: 2019-12-15
Bukaera data: 2019-12-15
Ordutegia: Irteera 07:30ean San Franziskotik
Herria: ARBIZU
Iraupena: 5,30 ordu

  • ARBIZU - PUTXERRI - LIZARRUSTI 2019-12-15 jardueraren irudiak
  • ARBIZU - PUTXERRI - LIZARRUSTI 2019-12-15 jardueraren irudiak

2019ko azken mendi txangoan Putxerri mendia (1.296 m.) igoko dugu, Sakanaren gainean Aralarko mendikatean kokatuta dagoena. Putxerri Aralarreko gailur garrantzitsuenetakoa da, nahiz eta beste gailurreetatik aparte egon.


Txangoa Arbizun hasiko dugu.


Ohiko legez, urtea bazkari batekin agurtuko dugu.


Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.


Txangoaren luzera: 16 km.

Iraupena: 05,30 ordu. Desnibela metatua: 1.000 m.


Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.


Ondoren, 14:15ean, babarrun bazkaria, Lizarrustiko gainan ospatuko duguna: babarrunak, oilaskoa, postrea eta kafea. Bazkariaren prezioa: 24 euro.


Bazkarira bakarrik doazenentzat, autobusa  San Franziskotik 12:15ean aterako da.



Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orri berrituan alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.