2018,Mai 13

ARRAZOLA - UNTZILLATX - MAÑARIA 2018-05-13

Irteera data: 2018-05-13
Bukaera data: 2018-05-13
Herria: MAÑARIA

  • ARRAZOLA - UNTZILLATX - MAÑARIA 2018-05-13 jardueraren irudiak

Badirudi Durangaldeak ez diela bere edertasuna erakutsi nahi Alpinoko mendizaleei, azken saio guztietan eguraldi desatseginerakin hartzen dituelako. Lainoa eta euria izan dira nagusiak Arrazola-Mañaria irteeran, tarteka eguzki printza batzuk ere azalduz. Baldintza hauetan hamasei lagun besterik ez dira animatu zeharkaldia egitera.

Arrazolatik gora ateri zegoela abiatu dira Larrondoko leporaino, handik aurrera trakestu da eguraldia. Asunzeko txabolan indarrak hartu ondoren, Urkiolagirrera igo da taldea, orientazio mahaian seinalatzen dituen mendiak apenas ikusteko aukerarekin. Urkiolako santutegira jaitsi eta ondoren eguneko erronka nagusiari aurre egiteko zalantza handiak izan dira taldean: Untzillatx. Gehiengoak Mikeldi ibilbidea hartu eta Mañariara jaistea erabaki dute, baina mendizale gutxi batzuk eguraldi tristeari aurre eginez gora jo dute eta gailurreraino iritsi dira, handik aldapa pikoarekin jaitsiz Mañariara.

************************************************************************************************************

Durangaldeko lurretan,Arrazolatik, Mañarira  Untzillatx mendira ( 941 m ) igotzeko aukerakin.

Durangaldeko Bizkaiako hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia - Gorbeialdea(Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena ( Gipuzkoa)

Untzillatx (941 m ) Bizkaiko hego-ekialdean eta Mañariako udalerrian kokatuta dagoen mendia da,  Anbotoko mendilerroaren hirugarren puntarik altuena dena, Anboto bera (1.331 m.) eta Alluitz (1.040 m.) ondoren. Haitzaren oinarrian dagoen Untzilla baserriari zor dio izena.

 Ez da ibilaldi luzea, baino badaude  gorabeherak eta nahiko traketsa  Untzillatx inguruan.

Aukera dago, Mañarira jeisteko Untzillatx mendia igo gabe, Mikeldi ibilbidea ( GR 229 ) jarraituz.

BI  AUKERA :

Untzillatx mendira igo gabe, Mikeldi ibilbidea  ( GR 229 ) jarraituz.

Luzera : 14,4  km.

Igoera guztira : 1.009 m.

Jetsiera guztira : 1.029 m.

Iraupena : 5 ordu

Untzillatx mendira igoz :

Luzera : 15,6 km.

Igoera guztira : 1.376 m.

Jetsiera guztira : 1.402 m.

Iraupena : 6 ordu

Irteeraren bideoa :

https://www.youtube.com/watch?v=0lec-IfuHnI

Autobus irteera : 7,30 tan  San Franziskotik

Bazkideak : 13 euro.

Ez bazkideak : 15 euro.

Informazio gehiago, izena emateko edo beharrezko edozein argibide eskuratzeko, jarri gurekin harremanetan, gure web orrian   alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus  emailera oharra bidaliz edo   943652789  telefonora deituz.