2017,Urr 08

BARAZAR -ODERIAGA- GARRASTATXU 2017-10-08

Irteera data: 2017-10-08
Bukaera data: 2017-10-08
Herria: Gorbea

  • BARAZAR -ODERIAGA- GARRASTATXU  2017-10-08 jardueraren irudiak

Eguraldi bikainarekin irteera ederra burutu dute Saldropo-Garrastatxu irteeran parte hartu duten 35 mendizaleek. Gorbeiako parke naturala ekialdetik mendebaldera zeharkatu dute, tartean Oderiaga mendia (1.244 m) igoz. Eguzkiaren laguntzaz eta batere lainorik gabe, bista apartaz gozatu dute Aiara bailara eta Salbada mendilerro aldera. Bidean ganadu ugari eta hegazti harrapariak ikusteko aukera izan dute. Baita Orozkoko Neberaberri elurtzuloa ere, 1632tik gutxienez han dagoena. Ibilaldiaren bukaera Garrastatxuko ama birjinaren ermitan (XVII. mendea) dagoen parkean izan da. 

Ibilaldia Barazar mendatetik ( Saldropo) Garrastatxu baselizara, Oderiaga ( 1.244 m ) mendia igoz.

Gorbeako Parke Naturalak natura xarma handia du eta paisai ikusgarriak ditu, Gorbea mendiaren inguruan artikulatuta dago eta honen tontorra Kantauri-Mediterraneo ur banalerroan dago.

Gizakia historiaurretik bizi izan da mendigune honetan eta horren arrasto ugari utzi zigun: trikuharriak, tumuluak eta bai kobazulo bai kanpoko kokalekuetan aurkitutako hezurrak, zeramika eta silexa. 

Parkean zehar garai berriagoko hainbat eraikin kuriosoak era badaude, neguan gaztainak gordetzeko (kirikiƱoak); urte osoan elurra kontserbatzeko erabiltzen ziren (nebera) izeneko zartadura natural handiak edo artzain txabolak esaterako.

 Oreina da parkeko espezie enblematikoa eta  basurdeak, katagorriak eta azkonarrak ere badaude. Parkeko zeruan saiak, sai-zuriak, arranoak eta beste harrapari batzuk ere ikus ditzakegu.

Irteeraren bideoa :

https://www.youtube.com/watch?v=Eg4YZM3blbg

Luzera: 20 km.
Igoera guztira: 1.112 m.
Jetsiera guztira: 1.147 m.

Iraupena: 6,30 ordu

Irteera goizeko 7,00 tan San Franziskotik.

Bazkideak: 13 euro
Ez bazkideak: 15 euro.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus  emailera oharra bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.