2018,Mar 18

DORRAO - TREKU - ULTZURRUN 2018.03.18




Irteera data: 2018-03-18
Bukaera data: 2018-03-18
Herria: DORRAO - TORRANO

  • DORRAO - TREKU - ULTZURRUN 2018.03.18 jardueraren irudiak

Andimendi  Nafarroako ipar-mendebaldeko mendilerro bat da, Sakanako eskualdearen hegoaldean eta Goñibar eta Ollaran ibarren iparraldean dagoena, eta nolabaiteko jarraipena du Urbasa mendilerroan. Izan ere, bi mendilerroon artean eratutako mendigunea babesten du Urbasa-Andia natura parkeak.


Halaber, Andimendin dugu Euskal Herriko Erdigunea, 2004an matematikoki ezarria.


 Bordas Viejas gaina berez bizkar belartsu bat besterik ez da, non harria noizbehinka azaltzen baita. Nolanahi ere, bere kokapena da mendi honi benetako xarma ematen diona, talaia paregabea baita inguruko ibar, larre eta mendien gainetik.

Ibilaldiaren  bukaeran  Artetako iturburua eta gatzagak ikusiko ditugu.


Irteeraren bideoa :


https://www.youtube.com/watch?v=9iIVQBeCBds




BI AUKERA : 


Motza : 

Luzera : 16 km.

Igoera guztira : 799 m.

Jetsiera guztira : 924 m.

Iraupena : 5 ordu


Luzea : 

Luzera : 21 km.

Igoera guztira : 976 m.

Jetsiera guztira : 924 m.

Iraupena : 6 ordu


Irteera : goizeko 7,30ean San Franziskotik


Bazkideak : 13 euro

Ez bazkideak : 15 euro.

Informazio gehiago, izena emateko edo beharrezko edozein argibide eskuratzeko, jarri gurekin harremanetan, gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus  emailera oharra bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.