2018,Ots 25

GOIZUETA - UNANUA - IGANTZI 2018-02-25




Irteera data: 2018-02-25
Bukaera data: 2018-02-25
Herria: GOIZUETA

  • GOIZUETA - UNANUA - IGANTZI 2018-02-25 jardueraren irudiak

Goizuetatik, Igantzi herrira, Artikutza erreserba naturaletik pasatuz eta Unanua ( 654 m.) mendia igoz. Baso ederrak, aztarna historikoen gordeleku.


Mendi hauetako baliabide naturalak ugariak direnez, historiaurretik etengabe ustiatuak izan dira bertako larre, baso, ur eta meatzak. Horrela bada, antzina-antzinatik Artikutzan izan den gizapresentziaren lekuko ugari miretsi ahal izango dugu honako ibilbidean: historiaurreko monumentuak, ikazkinen txondor plazak, Erdi Aroko burdinolak... eta hori guztia, erreserba natural paregabe batean.


Irteeraren bideoa :


https://www.youtube.com/watch?v=wIU9u_GvCmU




Luzera : 19 km.

Igoera guztira : 999 m.
Jetsiera guztira : 921 m.

Iraupena : 6 ordu.

Irteera goizeko 07:30ean San Franziskotik.

Bazkideak : 13 euro.
Ez bazkideak : 15 euro.

Informazio gehiago , izena emateko edo beharrezko edozein argibide eskuratzeko, jarri gurekin harremanetan , gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.