2019,Uzt 20

PUNTA SENYALADA (2.952 M.) - 2019 UZTAILA 20-21




Irteera data: 2019-07-20
Bukaera data: 2019-07-21
Ordutegia: Irteera 06:00etan San Franziskotik
Herria: Vielha
Iraupena: 8,00 ordu

  • PUNTA SENYALADA (2.952 M.) - 2019 UZTAILA 20-21 jardueraren irudiak

Uztailaren 20 - 21eko mendi irteera Pirineotara izango da. Lleidako Arán bailarara izango da. Roca de Tolosa (2.345 m.) eta Punta Senyalada (2.952 m.) igoko ditugu, eta Conangles aterpetxean hartuko  dugu ostatu.


Mulleres hirumilakotik Garona ibaiaren ondoraino doan mendikatean dago kokatuta Roca de Tolosa mendia (2.345 m.). Punta Senyalada (2.952 m.) berriz, Besiberri mendigunean.


Eguraldia lagun baldin badugu Punta Senyaladatik Aneto, Maladeta, Mulleres, Besiberri Sur, Comaloforno eta Punta Alta besteak beste, ikusi ahal izango ditugu.



Uztailak 20:

Autobusaren irteera San Frantziskotik 06:00etan izango da.

Txangoa: Artiga de Lin (1.393 m.) - Roca de Tolosa (2.345 m.) - Bassa d´Oles (1.600 m.).


13  km.      ? 952 m.         ? 745 m.   ? 6


Aterpetxeraino (dutxa beroa eta wifi badaude) autobusez joango gara.




Uztailak 21:

Txangoa: Conangles aterpetxea (1.555 m.) - Punta Senyalada (2.952 m.) - Caldes de Boí (1.470 m.).


15,7  km.      ? 1.397 m.         ? 1.482  m.   ? 8




Prezioa: aterpetxean pentsio erdia eta autobusa barne.

Bazkideak: 70 euro.

Ez bazkideak: 75 euro.


Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko,  info@alpinouzturre.eus  emaila bidaliz edo  943652789  telefonora deituz.