2017,Uzt 21

SPIJEOLES (3.065 M.) - 2018 UZTAILA 21-22




Irteera data: 2017-07-21
Bukaera data: 2018-07-22
Ordutegia: 06:30ean, San Frantziskotik
Herria: SUPERBAGNERES

  • SPIJEOLES (3.065 M.) - 2018 UZTAILA 21-22 jardueraren irudiak
Uztailaren 21 - 22rako mendi irteera Pirineotara izango da. Céciré (2.403 m.) eta Spijeoles (3.065 m.) igoko ditugu, eta Espingo aterpetxean hartuko  dugu ostatu.

Spijeoles iparralderunt orientatuta dagoen ilargi erdi itxura daukan hirumilakoa da.
 
Eguraldia lagun baldin badugu Spijeolesetik, besteak beste, Grand Quayrat, Lezat, Perdiguero, Gourdon, Gourgs Blancs, Jean Arlaud eta Seil dera Baquo ikusi ahal izango ditugu.


Uztailak 21:


Autobusa 06:30ean aterako da San Frantziskotik.


Txangoa: Superbagneres eski estaziotik Céciré mendia (2.403 m.) igoko dugu eta ondoren Espingo aterperaino. 

Iraupena: 6 ordu.



Uztailak 22:


Txangoa: Espingo aterpea (1.960 m.) - Spijeoles (3.065 m.) - Espingo aterpea - Granjas de Astau (1.140 m.). 

Iraupena: 8 ordu.



Bazkideak  : 70 euro (autobusa eta aterpea pentsio erdia barne).

Ez bazkideak : 75 euro.


Informazio gehiago eta izena emateko info@alpinouzturre.eus  emaila bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.