2016,Api 17

TXIKIEKIN MENDI IRTEERA GOROSTIETA-LEURTZA URTEGIAK 2016-04-17




Irteera data: 2016-04-17
Bukaera data: 2016-04-17
Ordutegia: Irteera 9,30 tan San Franziskotik
Herria: LEURTZA

  • TXIKIEKIN MENDI IRTEERA GOROSTIETA-LEURTZA URTEGIAK 2016-04-17 jardueraren irudiak
  • TXIKIEKIN MENDI IRTEERA GOROSTIETA-LEURTZA URTEGIAK 2016-04-17 jardueraren irudiak
  • TXIKIEKIN MENDI IRTEERA GOROSTIETA-LEURTZA URTEGIAK 2016-04-17 jardueraren irudiak
  • TXIKIEKIN MENDI IRTEERA GOROSTIETA-LEURTZA URTEGIAK 2016-04-17 jardueraren irudiak





Ibilbidea,  Nafarroan  da  : Gorostieta gaina (834m) - Leurtzako urtegiak (670m) guztira 8 km eta 300 metroko gorabehera.


Familientzat zuzendutako ibilaldia da, hau da neska-mutikoak bere guraso edo adineko arduradunen laguntzaz egiteko.



Autobusak puntu altuan uzten gaitu eta bidean topatuko ditugun mendietako batzuk edo denak, sasoiaren arabera, igotzeko aukera izango dugu : Larremear (990m) Eragorri (1020m) Soratxipi (1069m) eta Munazorrotz (1020m). 




Nafarroako Basaburua eta Malerreka ibarra hauetan pagoa da nagusi eta gailurretatik ikuspegi zabala dugu. 


Eta amaieran, Leurtzako paisaia idilikoarekin topo egingo dugu. Garai batean egur ikatza egiteko txondorren kea nagusi zen tokian, 1920 urtean errekaren ur emaria aprobetxatzeko 2 urtegi eta Urrotz herrian zentral hidroelektikoa eraiki zuten . Baita bide zabala ere eta ,egun, bertako ikuspegi urdin eta berdeak erakarrita milaka bisitari gerturatzen dira urtero. 

Baina, guk, garai honetan, lasaiago gozatzeko aukera izango dugu






Bideoa : 

https://www.youtube.com/watch?v=1PkoGiQnO7M




Bus-Irteera : goizeko 9,30 etan San Frantzisko Elizatik

Itzulera : arratsaldeko 17,00 etan Tolosan egongo gera.

Prezioa : 5 euro txikiak eta 10 euro helduak


Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orri berrituan alpinouzturre.eus  , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.





























Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago