2017,Urr 22

TXIKIEKIN MENDI IRTEERA OPAKUA - LARRAONA 2017-10-22




Irteera data: 2017-10-22
Bukaera data: 2017-10-22
Herria: Larraona

  • TXIKIEKIN MENDI IRTEERA  OPAKUA - LARRAONA  2017-10-22 jardueraren irudiak



Ibilaldia Araban hasiko dugu, Opakua portutik Entzia partzoneriara sartuko gara eta, hasteko, Itaida zutarria aurrez aurre. Tarte gutxira 1920 urtean eraikitako harresia Araba eta Nafarroa mugatuz, ganaduzaleen artean zeuden liskarrak apaltzeko. Ibilbide laua, inguruan ganadua larretan, pagoak, elorriak, ipuruak .... Kobazulo ondoan hamaiketakoa (frontala edo linterna eraman !!!) eta berriro oinez Artea izeneko Baso Sorgindua bisitatzera, non pagoak forma berezitako harri haundien artean sortu diren eta, orain udazken kolorez jantzita. Labirintoan gozatzeko tokia.

Aldapa behera Amezkoak bailarako Larraona herrian amaituko dugu.

 Irteeraren bideoa :


https://www.youtube.com/watch?v=jzDPbYTThxc



Bus irteera : 9,30  San Franziskotik.

Itzulera : 17,00tan Tolosan egoteko asmoa.

Prezioa : 5 euro txikiak eta 10 euro helduak.

Informazio gehiago eta izena emateko emailez  info@alpinouzturre.eus edota telefonoz 943 65 27 89  (arratsaldez ).