Ohar legala

Indarrean dagoen legedia jarraituz, Interneteko alpinouzturre.eus domeinua Alpino Uzturre Elkartearen titulartasunekoak direla ezagutarazten dizugu. Alpino Uzturre Elkartearen egoitzaren helbidea Gudari, 5 behea, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) da, bertako telefono zenbakia (+34) 747 45 60 14 da eta posta elektronikoko helbidea, aldiz, sue.errutzuonipla@ofni .

Baldintza orokorrak

alpinouzturre.eus Alpino Uzturre Elkartearen titulartasuneko webgunea da. Erabiltzaileak beren borondatez sartzen dira webgunean. Webgunean sartzen denak eta nabigatzen duenak lege oharrak, baldintzak eta zehaztapenak onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera. Erabiltzaileak ez du web honetako informazioa legez kontra erabiliko, eta ez du webeko sistema informatikoak kaltetuko edo aldatuko dituen ekintzarik burutuko. Debekatuta dago faltsuak diren edo zuzenak ez diren eta gainontzeko erabiltzaileak okerbidean jar ditzaketen edukiak sartzea eta jakinaraztea. Alpino Uzturre Elkarteak ahalegin guztia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin, eta horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena du. Alpino Uzturre Elkarteak ez du batere erantzukizunik izango webeko informazioan egon litezkeen akatsengatik edo ez-aipatzeengatik. Erabiltzaileak bakarrik du webgunean sartzearen eta edukia erabiltzearen gaineko erantzukizuna. Alpino Uzturre Elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango weba edo bere edukiak erabiltzean sor litezkeen ondorio edo kalteen gainean, kalte informatikoak eragitea eta birusak sartzea barne. Alpino Uzturre Elkarteak egoki irizten dionean, eta araudiko aldaketetara egokitzeko, egin ahal izango ditu aldaketak lege ohar honetan. Aldaketa horiek webgunean argitaratu orduko izango dira baliozko. Alpino Uzturre Elkarteak bere esku dauden baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileen pribatutasuna gordetzeko eta datuak babesteko politikan izandako aldaketak ezagutarazteko.

Adingabeko erabiltzaileak

Alpino Uzturre Elkarteak Internetek dituen arriskuez jakitun da, bereziki haurrentzat. Hori dela eta, bere esku dagoen guztia egiten du adingabeek Interneten segurtasunez ibiltzeko aukera izan dezaten. Alpino Uzturre Elkarteak haurren guraso eta tutoreei adingabeen on line jarduerak zaintzeak duen garrantzia ikusarazi nahi die; haurrei nabigatzen irakastea eta bai beraien bai guraso edo tutoreen izaera pertsonaleko datuak emateak dakartzan arriskuez ohartaraztea funtsezkoa da. Adingabe batek webgunean izena emateko, izapideak amak/aitak/tutoreak egin beharko du. Izena ematerakoan, beren kargu dauden adingabeak webgunean egiten dituzten jardueren erantzule bakar direla onartuko dute. Tutoreek beren ardurapean dauden adingabeen kontuak administratu beharko dituzte eta horietarako sarbidea izango dute eta/edo adingabeek egindako aldaketak onartu ahal izango dituzte.

Jabego intelektuala eta industriala

Webgunearen gaineko jabetza eskubidea, baita bertako orrialdeen, pantailen, informazioaren, itxuraren, diseinuaren, produktuen eta zerbitzuen gainekoa ere, Alpino Uzturre Elkartearena da, besterik adierazi ezean. alpinouzturre.eus atarira sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi Alpino Uzturre Elkarteak bere jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei erabat edo partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik edota baimena eman duenik erabiltzaileek euren xede pertsonalerako erabil ditzaten. Lan hauek baimenik gabe erreproduzituz, banatuz, merkaturatuz edota eraldatuz gero, urratu egingo lirateke Alpino Uzturre Elkarteaeen jabego intelektualaren eskubideak. Erabiltzaileak webgunearen titulartasuna kaltetu dezakeen inolako jarduerarik ez duela egingo hitz ematen du. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzean, eta titularren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzean, legez dagozkion akzioak gauzatu ahal izango ditu erakundeak, eta, hala dagokionean, zigorrak ere aplikatu ahal izango dira.

Datu pertsonalak babestea


Sarrera

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektroniko bidez, web galdetegien bitartez edota webgune honetan ezarritako beste edozein bitarteko erabiliz emandako datu pertsonal guztiak Alpino Uzturre Elkartearen fitxategietan gordeko direla erabiltzaileekin harremanetan jarri ahal izateko eta egindako kontsulta edo eskaerei erantzuteko. Erabiltzaileen datu pertsonalak era konfidentzialean baliatuko dira. Alpino Uzturre Elkarteak Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako indarreko legedia betetzen du eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian inskribatuta dago. Web honen bitartez informazioa bidaltzeak datuak deskribatu bezala erabili ahal izateko baimena ematea esan nahi du ezinbestean.


Segurtasun neurriak

Alpino Uzturre Elkarteak zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketak, galera, edo baimenik gabeko erabilera saihesteko beharrezkoak diren antolaketa eta teknika esparruko segurtasun neurriak hartuko ditu, aintzat hartuta egungo teknologiaren maila, bildutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, izan gizakiak, ingurune fisikoak zein naturak eragindakoak, betiere izaera pertsonaleko datuak gordetzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak arautzen dituen indarreko legedia jarraituz, bereziki Datuen Babeserako Lege Organikoa eta bere garapen araudia. Hori bai, erabiltzaileei informatikako segurtasun neurriak gaindiezinak ez direla jakinarazten zaie; alegia, legez kanpoko esku hartzeetatik edo esku hartze bidegabeetatik erabat salbu egoterik ez dagoela eta, horrelakorik gertatuz gero, Alpino Uzturre Elkarteak ez duela horren ardurarik izango.


Datuen jabeen eskubideak

Datuetara sartzeko eta datuak zuzendu, ezeztatu eta ukatzeko eskubidea gauzatu ahal izango du erabiltzaileak Alpino Uzturre Elkartearekin kontaktuan jarriz, Gudari, 5 behea, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) helbidean, (+34) 747 45 60 14 da eta posta elektronikoko helbidea, aldiz, sue.errutzuonipla@ofni posta elektronikoko helbidean. Eskaerak interesdunaren NANaren fotokopia izan behar du atxikita. Eskaera ordezkari legal gisa eginez gero, NANaren fotokopiaz gain, ordezkaritza hori frogatzeko beharrezko agiria ere aurkeztu beharko da.


Trafiko datuak eta cookieak

Alpino Uzturre Elkartearen webguneak cookieak erabiltzen ditu nabigazioa erraztu eta hobetzeko helburuarekin. Cookie bat web zerbitzariak erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu artxibo bat da; helburua erabiltzailea berriz ere konektatzen denean identifikatu ahal izatea da. Alpino Uzturre Elkarteko webguneak berak sortutako cookieak bakarrik irakurriko ditu. Alpino Uzturre Elkarteak erabilitako cookieak bakarrik erabiltzaile eta ordenagailu jakin bati lotzen zaizkio, eta ez dute izaera pertsonaleko beste datu batzuetan sartzeko aukera ematen. Nabigatzaile gehienek era automatikoan onartzen dute cookien erabilpena, baina erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie bat jasotzen duenean ordenagailu pantailan mezu bat jaso eta cookie hori bere disko gogorrean instalatzea eragozteko. Ahalik eta zerbitzu onena emateko eta erabilera errazteko asmoz, alpinouzturre.eus webguneak IP helbidea erregistratu egiten du. Horrela bisitatutako orrien kopurua, bisita kopurua eta bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna zenbatu ahal izateko.


Indarraldia

Alpino Uzturre Elkartearen pribatutasun politika bere irizpideen, lege aldaketen edo jurisprudentzia aldaketen arabera aldatzeko eskubidea du. Alpino Uzturre Elkarteak aldaketaren bat sartzen badu, webgune honetan bertan argitaratuko du testu berria, erabiltzaileak horren berri izan dezan. Nolanahi ere, webgunera sartzen diren unean indarrean zeuden arauek zuzenduko dute erabiltzaileekin izango den harremana. Hori dela eta, Alpino Uzturre Elkarteak pribatutasun politika aldian behin kontsultatzea gomendatzen du.

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago