2024,Api 18

100 URTE, 100 MENDI


  • 100 URTE, 100 MENDI albistearen irudiak

2024an Euskal Mendi Federazioaren eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen 100. urteurrena ospatzen dugu, Euskal Mendi Biltzarrean, lan-organo komuna, sortu eta garatutako ekitaldi egitarau zabalarekin.


Programatutako ekitaldien artean, apirilaren 27an eta 28an, bi federazioetan izena emandako ehun elkarte baino gehiagok "100 urte 100 mendi" ekimenean parte hartuko dugu. 100 menditako gailurretara igoko gara aldi berean eta bakoitzean argazkia aterako dugu Mendeurrenaren edo, guk gure artean urteurreneko egitarauari deitzen diogun bezala, MENDIURRENAREN banderarekin.


Euskal Herriko ehun elkarte baino gehiago igoko gara zazpi herrialdeetan aukeratutako 100 gailurretara, mendeurreneko banderarekin argazkiak ateraz gailurretan.


Alpino Uzturrek, Euskal Mendi Federazioaren partaide gisa, "100 urte 100 mendi" ekimenean parte hartuko du. 

Uzturren izango da apirilaren 27an, 11:00etan taldeko argazkia ateraz.


Taldean igotzeko 9:30ean elkartuko gara Tolosako Santa Klara komentuan.


Ez da aurretik izena eman behar.


Zatoz!!






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago