2024,Uzt 15
2024,Uzt 15
Uztailaren 12an hasi eta uztailaren 14a bitartean, EHM, G2H eta Marimurumendi mendi lasterketak lehiatu dira Beasainen.
Marimurumendi mendi maratoian (42 km. eta 2.300 m. desnibela metatua) emakumezkoetan garaipen itzela lortu du Ainhoa Intxaustik, helmugan errekor berria jarriaz (4:18´28").
Gizonezkoetan berriz, Endika De Las Heras, bikain, hirugarren sailkatu da (3:40´48"). Mikel Goikoetxea zazpigarrena izan da (3:56´38"). Bertan ere lehiatu dute Jon Ander Iparragirrek, Aimar Iturriotzek, Aitor Sanchezek, Rafa Juarezek eta Iker Luarizaierdik.
G2H mendi lasterketan (90 km. eta 4.500 m. desnibela metatua) emakumezkoetan Ainara Arrizabalaga hamargarren sailkatu da. Bertan ere lehian aritu da Larraitz Larrarte.
Eta gizonezkoetan, Jon Vallejok eta Maikel Fernandezek mendi lasterketa amaitu dute.
Ta lasterketa nagusian, EHMan (171 km. eta 10.300 m. desnibela metatua) Amaiur Urkiak sekulakoa egin du, 13. postuan iritsi da helmugara (26:49´03").
Bestalde, Maialen San Sebastianek garaipena lortu du Sodupeko KB Gallarraga mendi lasterketan (3 km. eta 770 m. desnibela), helmugan 38´12" denbora eginez.
Eta Boca del Infierno mendi lasterketan (Hecho - Huesca) Aitor Oiarbide 27. postuan sailkatu da.
Bejondeizuela!!!