2024,Mai 13

AINHOA INTXAUSTI, HIRUGARREN EUSKADIKO TXAPELKETAN


  • AINHOA INTXAUSTI, HIRUGARREN EUSKADIKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Maiatzaren 12an, Kanpezun (Araba), mendi lasterketen Lineako Euskadiko Txapelketa ospatu da.

Alpino Uzturre taldeka laugarren sailkatu da, bai gizonezkoetan baita emakumezkoetan ere (26 km. eta 1.930 m. desnibela metatua).


Ainhoa Intxausti hirugarren sailkatu da absolutu mailan (helmugan 3:10´48" denbora eginez). 
Bertan ere lehian izan dira Oier Zubeldia (11. postuan sailkatuta), Endika De Las Heras (19.ean), Andoni Uzkiano, Aitor Eceiza, Julen Gaston, Mikel Goikoetxea, Endika Trula, Josu Flores, Uxer Mozo, Jon Ander Iparragirre, Aitor Oiarbide (laugarren Beteranoak B mailan), Maikel Fernandez, Jexux Iturria, Alberto Rey eta Julian Galarza. 
Eta emakumezkoetan Maialen San Sebastian, Yashira Navas, Ainhoa Egiguren (bigarren Beteranoak A mailan), Argider Txurruka, Marian Rosa, Irati Casais eta Naroa Uria ere.

Selma Telletxea hirugarren sailkatu da Gaztea mailan (13 km. eta 750 m. desnibela metatuan). 

Horrez gain, Erika Álvarez bigarren sailkatu da Segurako mendi lasterketa motzan (14,5 km.). 
Imanol Rojo 17. postuan sailkatu da Transvulcania Kilometro Bertikalan.
Eta Carlos Gonzalezek Moncayo Ultra Traila (69 km.) amaitu du (5. postuan bere kategorian).

Ekainaren 01ean, Leitzan, Euskadiko Ultra Txapelketa izango da (66 km. eta 3.262 m. desnibela metatua).

Eta amaitzeko, Oier Zubeldia eta Ainhoa Intxausti Euskal Selekzioarako deialdian sartu dira Frantziako Skrace Du Mercantour (30 km.) mendi lasterketarako, ekainaren 23an.

Bejondeizuela!!!






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago