2024,Mai 04

AINHOA INTXAUSTI, IRABAZLE


  • AINHOA INTXAUSTI, IRABAZLE albistearen irudiak
  • AINHOA INTXAUSTI, IRABAZLE albistearen irudiak

Maiatzaren 04an, Azpeitian, mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa Ultrarako eta Linearako puntugarriak izan diran bigarren probak lehiatu dira. 


Emakumezkoen Lineako mendi lasterketan (26 km.), Ainhoa Intxausti irabazle sortatu da.

Helmugan 2:34´18" denbora egin du. 

Naroa Uria 7. postuan sailkatu da, Yashira Navas 14.ean, Erika Álvarez 15.ean eta Maite Urteaga 29.ean. 


Gizonezkoetan Oier Zubeldia laugarren postuan iritsi da helmugara 2:07´11" denbora eginez. 

Asier Ayerza 9.ean iritsi da, Endika De Las Heras 11.ean, Aitor Eceiza 12.ean, Andoni Uzkiano 14.ean, Eneko Morales 17.ean, Endika Trula 20.ean, Mikel Goikoetxea 21.ean eta Jon Ander Iparragirre 29ean.


Gizonezkoen Ultrakoan (65 km. eta 3.700 m. desnibela metatua), Jokin Uribetxeberria 15. sailkatu da (6:44´20" helmugan). 

Igor Arostegi 24.a izan da. 

Jon Vallejo, Asier Urbistondo, Aimar Iturrioz, Ion Intxausti, Josu Flores, Aitor Sánchez eta Iker Luarizaierdi ere lehian aritu dira. 


Emakumezkoen Ultrakoan ordea, Argider Txurruka 19.a izan da eta Ainara Arrizabalaga 21.a.


Euskal Herriko Kopako hurrengo hitzordua Kanpezun izango da, maiatzaren 12an, Lineako Euskadio Txapelketan. 


¡¡¡Bejondeizuela guztioi!!!



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago