Otsailaren 05ean eta 06an, Baqueira Bereten, iraupen eskiko sprint eta distantzi luzeko Espainiako txapelketak lehiatu dira.
June Aranburuk 4. postuan sailkatzea lortu du emakumezkoen U-14 mailan sprint txapelketan.
Hodei Juaristik 4. postuan ere gizonezkoen U-16 mailan sprint txapelketan.
Laia Azpilgainek 17. postuan emakumezkoen U-16 mailan sprint txapelketan.
Alaia Juaristi Espainiako txapeldun sortatu da emakumezkoen U-18 mailan sprint txapelketan (1,4 kilometro eta helmugan 04´32" eginez). Eta 21 kilometroko distantzian Espainiako txapeldunordea.
Naroa Amantegi laugarren izan da emakumezkoen U-18 mailan sprint eta 21 kilometroko bi txapelketetan.
Laia Arakama berriz, zazpigarren izan da sprintekoan eta bosgarren 21 kilometrokoan U-18an.
Eta Mikel Plazas bosgarren izan da senior mailan sprint txapelketan.
Ta Igor Aranburu Espainiako txapeldunorde gizonezkoen Master 1 mailan (42 km.)
Bejondeizuela guztioi!!!
Otsailaren 12an eta 13an, Belaguan, Euskadiko txapelketa lehiatuko da.