2025,Uzt 26
2025,Uzt 26
Emaitza politak lortu dituzte Alpino Uzturreko Traileko kideek lasterketa ezberdinetan.
Benasquen, Gran Trail Aneto-Posets 105 km.ko mendi lasterketan, Jokin Uribetxeberria 16. sailkatu da.
Villabonan, Trikuharri Trailean, 24 kilometrokoan, Erika Álvarez 6.a izan da, Yashira Navas 7.a eta Iñaki Lopetegi 11.a. Eta distantzi laburrean (12 km.) Rafa Juárez ere bertan izan da lehian.
Zaldibarren, Alaitz Egaña bigarren sailkatu da 14 kilometroko Zaldutrailean.
Bidarrain, Sergio De Oliveira laugarrena helmugaratu da Baztandarrak mendi lasterketan (21 km.).
Ezcaray-en, Maialen San Sebastianek hirugarren postuan sailkatzea lortu du KV Valdezcaray proban.
Eta Aztirian, Lía Alonso laugarrena izan da helmugan Aztiriko Mendi Lasterketan (11 km.).
Bejondeizuela!!!