2024,Mai 26

ALPINO UZTURREKOAK OSO ONDO

  • ALPINO UZTURREKOAK OSO ONDO albistearen irudiak

Maiatzaren 26an, Zegama Aizkorri mendi maratoia (42 km. eta 2.736 m. desnibela metatua) ospatu da. 

Bertan, lehiatu duten Alpino Uzturreko trail taldeko bost kideek helmugara iristea lortu dute, bakoitza bere mailan oso ondo lehiatu eta gero. Bost kideak Jokin Uribetxeberria, Asier Ayerza, Mikel Gabirondo, Ainhoa Egiguren eta Rafa Juarez dira. 

Selma Telletxea Zegamako Junior mailako mendi lasterketan aritu da. 

Maiatzaren 24an berriz, Zegama Kilometro Bertikalan Oier Zubeldia 13. postuan sailkatu da. Bertan ere parte hartu dute Julen Gaston, Irati Casais, Ione Cerezo eta Ander Garitagoitia.

Maiatzaren 25ean, Zaldibiako mendi lasterketan (28 km. eta 1.950 m. desnibela metatua) Aitor Oiarbide aritu da lehian. Maialen San Sebastianek ezin izan du lasterketa amaitu eskumuturra puskatu duelako eroriko baten ondorioz.

Zaldibiako mendi lasterketa motzan (15 km. eta 1.000 m. desnibela metatua) Mattin Belaunzaran 14. postuan sailkatu da. Mikel Nogales ere bertan izan da lehian. 

Eta azkenik, Andosillako mendi lasterketan (14 km.) Argider Txurruka hirugarren helmugaratu da. 

Bejondeizuela!!!

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago