2024,Urt 14

ALPINO UZTURREKOEN EMAITZA ONAK


  • ALPINO UZTURREKOEN EMAITZA ONAK albistearen irudiak

Urtarrilaren 13an eta 14an, Panticosan, iraupen eskiko Aragoiko txapelketarekin batera Espainiako Kopari hasiera eman zaio. Koparako puntuagarriak izan diran lehenengo bi frogak ospatu dira. 


Emakumezkoen U-14 mailan, Inge Arín laugarren izan da skating eran (5 km.) eta laugarren klasiko eran (5 km.). Eta Libe Curras, zazpigarren skating eran y irabazlea klasiko eran helmugan 18´18" denbora eginez. 


Emakumezkoen U-16an, June Aranburu hirugarren izan da bi frogetan (5 km.). 


Eta gizonezkoen Master 1ean, Harkaitz Labeaga bigarren izan da bi frogetan (10 km.). 


Hurrengo hitzordua Beret eski estazioan (Lleidan) izango da. Otsailaren 03an, Espainiako Sprint txapelketa izango da, eta otsailaren 04an iraupen luzeko Espainiako txapelketa. 



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago