2024,Eka 17

ASIER ETA NAROA ZAZPIGARREN T3T MENDI LASTERKETAN


  • ASIER ETA NAROA ZAZPIGARREN T3T MENDI LASTERKETAN albistearen irudiak

Ekainaren 16an, Tolosako T3T (42,8 km.) eta T2T (24,5 km.) mendi lasterketak lehiatu dira. 

Alpino Uzturreko 22 lasterketari izan dira T3Tn, eta hamaika T2T mendi lasterketan.


T3Tan, Asier Ayerza zazpigarren sailkatu da (4:37´29"). Endika De Las Heras hamargarren iritsi da (4:39´58") eta Andoni Uzkiano denbora berdinean ere hamaikagarren. Jon Vallejo hamabigarrena izan da (4:49´53") eta Jokin Uribetxeberria hamabostgarrena (4:52´25").

Bertan ere lehian izan dira Ivan Granado, Uxer Mozo, Amaiur Urquía, Iñaki Lopetegi, Eneko Tijero, Rafa Juárez, Jose Luis Arrizabalaga, Josu Odriozola, Unai Damian, Aitor Oiarbide, Aitor Sánchez, Ander Garitagoitia eta Julian Galarza. 

Emakumezkoen mailan, Naroa Uria zazpigarren sailkatu da (5:54´31"). Yashira Navas eta Ainhoa Egiguren batera iritsi dira zortzigarren eta bederatzigarren postuetan (6:14´25"). Marian Rosak ere lasterketa amaitzea lortu du.

T2Tan, emakumezkoetan Ainhoa Intxausti bigarren sailkatu da (2:36´12"). Amaia Otamendik, Larraitz Gorostidik eta Larraitz Larrartek ere amaitu dute lasterketa. 
Gizonezkoetan berriz, Eneko Morales seigarren sailkatu da (2:16´25"), Mikel Goikoetxea hamargarrena izan da helmugan (2:18´18") eta Endika Trula hamaseigarrena (2:24´17"). Mattin Belaunzaranek, Jon Ander Iparragirrek, Javier Zalduendok eta Mikel Nogalesek ere amaitu dute mendi lasterketa. 

Bestalde, mendi lasterketa gehiago ere izan dira.

Irai Colasek 18. postuan amaitu du Camille Extremea, Isaban (32 km.).

Selma Telletxea junior emakumezkoetan garaile sortatu da Cannelle Trailean, baita ere Isaban (13 km.). 

Usurbilen, Uxue Trail motzan (11,5 km.) Erika Alvarezek garaipena lortu du.

Eta Berriobeitin, San Cristobal Xtrem mendi lasterketan (21 km.) Argider Txurruka laugarren iritsi da helmugara emakumezkoetan.


Bejondeizuela!!!




Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago