2025,Mar 11
2025,Mar 11
Iraupen eskiko munduko txapelketan lehiatu da Imanol Rojo.
Hiru probatan hartu du parte eta 50 kilometrokoan 30. postua lortu du.
"Izan dudan mononukleosia eta gero, munduko txapelketaren balantzea oso positiboa izan da. Egunero hobeto sentitzen joan naiz" azaldu du Imanolek.
Lehenengo proban, 20 kilometrokoan, 50. postua lortu zuen. "Oso azkar atera ziren aurrekoak, eta oso zaila izan zen emaitza hobeagoa lortzea. Baina, sentsazioak oso onak izan ziren".
Bigarren proban, 10 kilometrokoan, "ez da ni ondoen moldatzen naizen distantzia, baina sentsazioak hobetzen zihoazen".
Eta 50 kilometrokoan, "30. postua lortu nuen. Hori zen helburu nagusia eta itxaropena nuen ondo egiteko. Horrek esan nahi du birusa atzean utzi dudala, osatzeko bidean nagoela, eta nire maila berreskuratzea lortu dudala".
Martxoaren 22 eta 23an, munduko Koparen azken proba daukat, 50 kilometrokoa, Finlandian.
"Postu on bat lortzen saiatuko naiz, datorren urteko Olinpiar Jokoei begira".
Bejondeizula, Imanol!!!