Abuztuaren 26tik 28ra, Carlos Manterolak 160 kilometroko Grand Raid des Pyrénées mendi lasterketa famatua amaitu ahal izan du.
Carlosek mendi lasterketa 54. postuan amaitu zuen 37 ordu eta 18 minutuko denbora beteaz. Mendi lasterketan zehar eguraldi sargoria izan zutela azaldu du Carlosek, baina bista ikusgarriaz gozatu ahal izan zutela La Mongie, Pic du Mide de Bigorre, Hautacam, Cauterets eta Luz Saint Sauveur barrena.
Zorionak Carlos!!!