Kaixo, lagunok.
Laguntza eske gatozkizue.
Dakizuen bezala, aurreko irailaren 08an Marokon sekulako lurrikara bat izan zen. Suntsitutako lurraldeetako bat Imlil herria da, Atlas kate menditsuaren iparraldean dagoen 10.000 biztanle dituen landa-eremuko herri bat. Eta bertako adobezo hormez egindako eraikuntzak ezerezean geratu dira.
Ali Azdour (teléfono 602864911), Alpino Uzturreko bazkide eta laguna, bertakoa da. Ali urte batzuk daramatza Tolosan bizitzen eta Alpino Uzturrerekin lanean aritu da Toubkal (4.167 m.) eta beste hainbat mendietara igotzeko antolakuntzan. Egia esan, bertara joan izan garenean, Alik eta bere familiak etxekoak bezala tratatu izan gaituzte, bereber herrialdeko ezaugarri bat bezala, bertako egonaldia oso erosoa eta atsegina sortatuz.
Ali Azdour laguntza eskatzeko Alpino Uzturrerekin harremanetan jarri da. Imlil herrira itzuli da eta bertako lurrikararen bideo eta testigantzak bidali dizkigu (argazki batzutan bertan egon ginen albergeraren argazkiak azaltzen dira). Berreraikitzeko laguntzarik ez daukate eta diru-laguntza behar dute. Orain, bertako familiak gauak kalean igarotzen dituzte, trekkingak egiteko dauzkaten materialak aprobetxatuz.
Eta zuengana zuzentzen gatzaizkizue diru-laguntza bat emateko.
Bi aukera daude:
+ Laboral Kutxa ES61 3035 0028 17 0281163034 (Titularra Ali Azdour).
+ Bizum bitartez, Ali Azdour (0034602864911).
Zihur egon, diru-laguntza guztiak ongi etorriak izango direla.
Mila esker.