2022,Ots 21

EMAITZA BIKAINAK EUSKADIKO TXAPELKETAN


  • EMAITZA BIKAINAK EUSKADIKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Otsailaren 12an eta 13an Belaguan (sprint eta lasterketa klasiko eran) eta 19an eta 20an Candanchun (skating eran eta erreleboka), Euskadiko iraupen eskiko txapelketa lehiatu da.


Emakumezkoen U-14 mailan, June Aranburu lautik lau lortu du. Euskadiko txapelduna izan da sprintean, klasiko eran, skating eran (5 km., 20´13") eta errelebotan (Laia Azpilgainekin ta Hodei Juaristirekin) (3 x 2,5 km., 25´26").

Emakumezkoen U-16an, Laia Azpilgain Euskadiko txapelduna izan da skating eran eta errelebotan, eta txapeldunordea sprintean eta klasiko eran.

Gizonezkoen U-16an, Hodei Juaristi Euskadiko txapeldun errelebotan, eta txapeldunordea sprintean, klasiko eran eta skating eran (5 km., 14´01").

Emakumezkoen U-18an, Alaia Juaristik lautik lau garaipen lortu ditu, lau txapel. 
Laia Arakama, hirugarrena izan da sprintean, klasiko eran eta skating eran.
Eta Naroa Amantegi, bigarrena sprintean eta bigarrena ere klasiko eran.

Eta gizonezkoen absolutu mailan, Igor Aranburu Euskadiko txapelduna errelebotan (Alaia Juaristirekin eta Mikel Plazasekin)(3 x 5 km., 41´12 ") y txapeldunordea skating eran (10 km., 30´06").
Eta Mikel Plazas, hirugarrena skating eran (10 km., 30´26") eta txapelduna errelebotan.

Zorionak guztioi!!!